Lur Gardenlorategien lorategia da, bisitarientzako irekia daukaguna. Oiartzungo haran txiki batean kokatua, eta bertako magiak esperientzia paregabea bermatzen duena.
Dagoeneko 10 urte dira lorategia eraikitzen hasi zenetik, eta horrek esan nahi du lorategia osatzen duten 16 lorategi tematikoetan espresio maximoa ahalbidetzen duen landare-heldutasunaz hitz egin dezakegula.
Sarrerako garoak, lorategi gorria, ispilu lorategia eta lorategi horia, estrabagantzi lorategia, hosto handiko beste bat, hezeguneak, belardia, lorategi jurasikoa, goroldioen eremua, hortentsien lorategia, kalabaza tunela, eta lorategi txuria.
Lorategia arrautza formako egitura batean inspiratuta dago, eta bailara batean errespetuz txertatuta.
Baso periferikoek eskaintzen diguten paisaiaz baliatzen gara, eta beste lorategi batzuek ez bezala, Lur garden ez da eraikin baten hedadura gisa ulertzen, baizik eta paisaian halako eskuzabaltasunez txertatutako lorategi bat.
Gogoz partekatu nahi dugu Lur Garden esperientzia bakar hau, guk bezala edertasunarekiko mendekotasuna duten pertsona guztiekin.
Gure lorategia bisitatu nahi baduzue, Martxotik Urrira bitartean irekitzen dugu, eta Iñigo Segurola Arregui sortzaileak bisita gidatua egin dezake. Ia 3 orduko iraupena izango duena, eta lorategia bere osotasunean ulertzen laguntzen duten alderdi tekniko, magiko eta emozional guztiak kontatzen ditu.
Taldeak gehienez 25 lagunekoak dira eta bisita Gaztelaniaz gidatuta dago, bertaratutakoek euskara, frantsesa edo ingelesa ulertu ezean.
Lorategia modu librean bisitatzeko aukera ere badago. Bere pago-hesien egiturak espazio ezberdinak ezkutatzen ditu, eta lorategi tematiko hauek ezagutzeko plano batez lagunduta egingo duzue bidea. Lur Garden abentura, sorpresa eta misterioa bermatzen du bakarkako bisitarientzat.
Bisita-mota honen iraupena, gutxi gorabehera, 1:30 ordukoa da.
Lorategirako sarbidea mugikortasun urriko pertsonentzat.
Mugikortasuna murriztuta duten pertsonentzako sarbidea mugatuta egon daiteke zenbait eremutan. Baina beste askotan irisgarria da, kasu horietarako lorategirako sarbide laua duen aparkaleku esklusiboa dugu.
Lorategira maskotekin sartzea baimenduta dago, betiere maskotak lotuta badaude, lorategian katuak bizi baitira.
Martxoa
Asteazkena 27
11H-13:30H
Osteguna 28
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Ostirala 29
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Larunbata 30
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Apirila
Ostirala 05
11H-13:30H
Larunbata 06
11H-13:30H
Ostirala 12
11H-13:30H
Larunbata 13
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Ostirala 19
11H-13:30H
Larunbata 20
11H-13:30H
Ostirala 26
11H-13:30H
Larunbata 27
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Maiatza
Ostiralak
11H-13:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Igandeak
10:30H-13:30H 12/26 Bisita gidatuak
11H-13:30H
Ekaina
Asteazkenak
11H-13:30H
Ostegunak
11H-13:30H
Ostiralak
11H-13:30H
17H-19:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Igandeak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Uztaila
Asteazkenak
11H-13:30H
Ostegunak
11H-13:30H
Ostiralak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Igandeak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
Abuztua
Asteazkenak
11H-13:30H
17H-19:30H
Ostegunak
11H-13:30H
17H-19:30H
Ostiralak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Iraila
Asteazkenak
11H-13:30H
Ostegunak
11H-13:30H
Ostiralak
11H-13:30H
17H-19:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
17H-19:30H
Urria
Ostiralak
11H-13:30H
Larunbatak
10:30H-13:30H Bisita gidatuak
11H-13:30H
LORATEGIA MODU LIBREAN BISITATZEA
15€ Sarrera.
8€ 8 eta 16 urte bitarteko haurren sarrerak. Ez dute erreserbarik behar.
8 urtetik beherakoen sarrera doan.
BISITA GIDATUAK
35€ Sarrera + Bisita Gidatua.
8€ Sarrera + Bisita Gidatua 8 eta 18 urte bitarteko haurrentzat. Ez dute erreserbarik behar.
8 urtetik beherakoen sarrera doan.
DENBORA-BONUAK
50€ Denbora-bonua. Nahi adina aldiz bisitatzeko. Beti erreserba eginda.
15€ Denboraldiko bonuak 18 urtetik beherakoentzat.
Jarri harremanetan zure bonuaren erreserba kudeatu ahal izateko.
Lur Garden prest dago proposatu nahi dizkiguzuen esperientzia paregabeak planifikatzeko, hala nola talde esklusiboentzako bisitak (gutxienez 20 pertsona), bataio-ospakizunak, familia-topaketak, formatu txikiko ezkontzak, etab.
Ez izan zalantzarik eta email bidez jarri harremanetan eta atseginez zuen ametsak nola gauzatu aztertu eta planifikatuko dugu.
Mota askotako lankidetzak egiten ditugu gure lorategia eta instalazioak behar dituzten profesionalekin, hala nola argazki-saioak, enpresa-ekitaldiak, produktu-merkaturatzeak, iragarkiak grabatzea, etab.
Uste baduzue lorategia bat etor daitekeela zuen esperientzia profesionaletako batekin, bidali mezu elektroniko bat info@lurgarden.eus helbidera zuen proposamenarekin eta baloratuko dugu Lur Gardenen alokairua proposamen bakoitza pertsonalizatuz.
Sarobe Erreka Bidea,36B.
20180 Oiartzun
Lur Gardenen zaratetatik eta hiri-inguruneetatik aparte eta naturan txertatuta dago.
Lur Garden esperientzia Oiartzungo Iturriotz auzoan hasten da. Ohiko bidea utzi eta hormigoizko pista estu batean sartuko gara, Xagu erreka bailaran.
1,5 km-ko pistako igarobide horretan, galdu egiten dela pentsatzen da, baina Lur Garden seinaleei jarraituz gero, haran itxi batera iritsiko gara, gure aparkalekuak dauden tokira.
Hortik aurrera esperientzia hasten da, Lamia putzua.
Esperientzia luzatu nahi baduzue, Iturriotz auzoan aparkatu eta oinez pista horretatik 20 minutu inguru ibilita, bertan zera.
Ibilgailu pribatuan
Aparkaleku mugatua dugulako eta pista estua delako, ahalik eta ibilgailu gutxien etortzeko eskatzen dizuegu. Ibilbide-orden honi jarraitzea gomendatzen dugu.
1 HELBURUA GPS: Pottolo denda, Oiartzun
2 HELBURUA GPS: LUR GARDEN
Garraio publikoa + oinez 20 minutu
Lorategitik hurbilen dagoen autobus geltokia Oiartzungo Iturriotz geltokia da. Lorategia 25 minutura dago, baserri arteko hormigoizko pista batetik oinez.
Geltokian gaudenean, Lur Garden markatzea gomendatzen dugu mugikorrean, eta bidean dauden seinaleei jarraitzea.
Informazio gehiago eta ordutegiak:
https://ekialdebus.eus/es/e02-oiartzun-errenteria-pasaiantxo-donostia/
Taxia 943 49 14 74
Hurbileko aireportuak
Donostia (EAS) - 15 km
Biarritz (BIQ) - 40 km
Bilbo (BIO) - 125 km
Paisajismoarekin lotutako edozein kontsultatarako, lur@lurpaisajistak.com